Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Data: "1989-09-24T00:00:00Z" Urtea: 2021Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1636
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Euskal mitologian bada apaiz bat Mateo Txistu izenekoa. Apaiz eta ehizazale amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela erbia azaldu omen zen elizako atean; askok diote deabrua bera zela, erbiz mozorrotuta. Mateo Txistuk erbia ikusi zuenean hor utzi omen zuen meza, eta han abiatu omen zen erbiaren atzetik, sakristian zain zituen txakurra eta eskopeta hartuta. Diotenez, oraindik hor jarraitzen omen du Mateo Txistuk erbiaren atzetik ehizatu ezinda, eta basoetan eta haizeguneetan askotan entzuten omen da Mateo ehiztariaren txistua txakurrei deika, erbiaren atzetik doan bitartean. Bada,
Peña dugu Mateo Txistu ehiztaria, eta Oihana erbia. Oraindik hortxe segitzen duzue, batek ihesean eta besteak ehizatu nahian.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaurkoa bezalako egun eguzkitsuetan, eta batez ere beroagoetan, zeinen ondo sartzen den izozki bat! Bada zuek, izozki on baten bi osagai printzipalak zarete: Alaia kukurutxoa eta Beñat izozkia. Oraintxe elkarrarazi zaituzte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-27 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Erika Lagoma
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erika, duela gutxi erloju adimendun edo inteligente bat oparitu dizute. Sustrai da erlojua. Ordua esateaz gain, beste gauza asko esaten dizkizu: bihotz taupadak, zenbat lo egin duzun, zenbat ibili zaren.... Beti du zer erran. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-27 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz, Erika Lagoma
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni aita eta hiru seme-alabak. Aita, eta baita haien seme-alaben aitatxi ere. Ikasturtea hastear da eta batzuetan tetrixa egin behar da antolaketa egiteko. Banan-banan joango zarete zuen aita-aitatxirengana galdera egitera ea zuen seme-alabak zainduko ote dituen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaia ama eta Aitor semea zarete. Era berean, Alaia da zure semearen amona, Aitor. Amona alarguna beti ibili izan da bilobaren zaintzan. Oraintxe esan dizu aurrerantzean ezingo duela bilobarik zaindu, bikote berria baitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak duela gutxi izan zarete ama. Zoragarria, ezta? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bada Euskadi Irratian irratsaio bat Landaberri izenekoa eta bertan aritzen da Jakoba Errekondo baratzari buruzko aholkuak ematen. Jakobak oporrak hartu ditu eta Onintzak ordezkatuko du. Atzekoek baratzari buruzko zalantzak argitzeko deitu dute irratsaiora. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoak zarete, Covid garai honetan hire semea, Oihana, istiluetan ibiltzeagatik atxilotu diten pare bat aldiz. Hire alaba, Julio, gutxi jaten hasi duk, ez dik ezertarako gogorik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Urteetan ibili haiz kafe makinak banatzen. Sei puntu jarriko ditiat.
Puntua: Denoi gustatzen zaigu / kafea hartzea
Puntua: Zein da kafe on batek / duen sekretua?
Puntua: Kafeak beti uzten du / punttu bat garratza
Puntua: Kafea azukrekin / edo eta gabe
Puntua: Kafe orduan sarri / ideia onena
Puntua: Erretiroa hartuta / zer moduz zabiltza?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-12 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nereak gozogintzako ikastaroa egin zuen konfinamendu garaian. Orain Maialeni eramaten dizkio gozo pilo bat. Ez ditu asko maite Maialenek eta denak gorde egiten ditu. Txirrina jo dute eta badator Nerea kutxa batekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-19 Amurrio Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 221 egun daramate Tubacexeko langileak greban. 700 langile eta horietatik 30 inguru emakumeak. 50 kaleratze zerrendan. Zuek zarete zerrenda horretako bi emakume. Beti bezala Amurrioko lantegi sarreran zaudete, piketean. Nekatuta bai, baina ez zaudete amore emateko prest. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-10-22 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Iker, Errezilgo agure bat haiz. Zortzi, hamar, hamabi, anai-arrebako sendiak hituen zuen garaian. Hori bakantzen joan zen. Azken urte luzeetako joera demografikoa izan da landa eremutik hirira joatekoa, baina orain pandemiak hori aldatu duela ematen dik. Jendea behetik gora datorrela. Hi askotan egon haiz gai honengatik etsiak jota. Baina, gaur eskolako atarira inguratu haiz eta jolasean ume mordoa dabilela ikusi duk. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-10-22 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Udazkena uzta sasoia da, eta zuek basoan zaudeten bi katagorri zarete, bi urtxintxa. Ikerrek fruta hartu ahala jan egiten du, eta Maialenek negurako jasotzen du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-11-13 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Txapeldunaren agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-11-19 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Arana, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jakinekoa da bertsolariok errieta askoren biktima izaten zaretela. Konta itzazu azkenaldian jaso dituzuen errieta batzuk. Eta egin baduzue, kontatzeko ere aukera duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-11-28 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Txapeldunaren agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-11-28 Lemoiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Etxahun Lekue, Peru Vidal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Negua iritsi da Euskal Herrira. Zuek prest zaudete neguari aurre egiteko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-12-18 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Txapeldunaren agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-17 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Oihane Perea, Alazne Untxalo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Kokotz batean zaudeten bi ile zarete. Zuen kokotzaren jabea zuei begira-begira dago, ispilu aurrean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-17 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure bizitzako paperik inportanteena sinatzear zaude. Boligrafoak dar-dar egiten dizu eskuetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa